2022ko apirilaren 6tik 8ra, BilbaoArtek DOOS Kolektibo konpainiaren «Within» bideo dantza interaktiboaren erabateko estreinaldia hartuko du, BLV-Art -ekin izandako lankidetzari esker. Ikuskizuna apirilaren 6an, asteazkena, aurkeztuko da jendaurrean, 19:00etan, BilbaoArteko Kristalezko Patioan, eta sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Sarrerak pertsona bakar batentzat izango dira eta asteazkenean 6 (19:30etik 20:30era), ostegunean 7 (17:00etatik 20:30era) eta ostiralean 8 (17:00etatik 20:30era) egingo dira. Aldez aurreko erreserbarekin Bilbao Kultura-ren webgunean.
WITHIN bidaia bat da, mugimendutik sortzen duen norbaiten buru barrura egindakoa. Esperientzia murgiltzailea, non zer sekuentzia ikusi aukeratu ahal den, Eva Guerrero inspiratzen duten ideiak entzun eta sentitu ahal diren, eta teknologia birtual batean ingurune erreal batekin esperimentatu ahal den. Metabertsorako lehenengo euskal bideodantza da.
DOOS Colectivo taldea 2013tik dabil dantza zenbait testuinguru eta pertsonarengana hurbiltzen. Eva Guerrero konpainiaren sorkuntzez gain, taldeak proiektu hibridoak eskaintzen ditu, dantza beste lengoaia eta formatu batzuekin nahasiz. DOOS kolektiboak konbinatzen ditu Gorpuztu bira (MAX sarietarako hautagaia, birritan) eta LOF Ladies on Fight lana bideodantzekin, liburu-objektu batekin edo zenbait instalaziorekin, argazkiekin…
Kontzeptua eta zuzendaritza: Jemima Cano
Gauzatzea eta programazioa: Iker Pomposo
Koreografia: Eva Guerrero
Antzezleak: Eva Guerrero, Garazi López de Armentia
Ahotsen grabaketa: David S. Damián (Blue Bayou Recording Studio)
Off ahotsak: Eva Guerrero, Carla Roisin, Garazi López de Armentia
Euskararako itzulpena: Nerea Lorente
Musika: Maria Arnal i Marcel Bagés, Sequentia, Barbara Thornton & Laurie Monahan, Hamlet Gonashvili
Mentoria: INNOCULT DG Connect
Ekoizpena: DOOS Colectivo
Laguntzak: INNOCULT, Eszenabide, Dantza Labea/Teatro Barakaldo Antzokia
Publikoa: 16 urtetatik aurrera
Iraupena: 16 min.
*Jarduera guztiak doakoak izango dira artoa bete arte, Bilborock-eko ikuskizunak salbu (5 €). Hauetarako sarrerak bilbakultura.eus web orrian edo txarteldegian, ordu erdi lehenagotik egongo dira eskuragarri.
Era berean, “Whithin” paseetarako, persona bakarrarentzat izango direnak, aurretik egin behar da erreserba web orri berean.
