Tailerra: «Collagetik marraztera, tunela zeharkatzeko beste modu bat» Aristide Stornelli-rekin, ‘BAGI! Bilbao Arte Gela Irekia’ programaren barruan

[compartir_redes]

2021eko azaroaren 10etik 12ra, BilbaoArtek «Collagetik marraztera, tunela zeharkatzeko beste modu bat» grafiko-tailerra hartuko du, Aristide Stornellik emana, «Oroimenetik zinemara, abstrakzioa ahaztu gabe» izeneko BAGI! Programaren barruan, Sobre Presión kolektiboaren eskuz.

Sarrera

Collagea hausnarketa eta bozetaje-bide gisa erabiliz, helburua parte-hartzaileei sormenaren ezagutza esperimentalak eta hedapenekoak ematea da, marrazketaren ariketari eta praktikari begira.

Tailerra hasteko, collagea erabiliko da zirriborro gisa; collage horiek marrazketako zirriborroak egiteko abiapuntua izango dira, eta, ondoren, marrazkiak egingo dira, azken obra gisa. Prozesu hori guztia praktikaren esentzia eta gozamena galdu gabe egingo da, haren aztarnek azken obra hori baino gehiago irakasten baitigute askotan.

Tratatuko diren blokeak

1. Tailerrerako sarrera: lantegiaren jarraibideak eta helburua.

2. Collage hautatzea marrazketa-prozesurako. Egun horrek eta hurrengoak iraungo duten marrazkiak egitea.

3. Marrazkiak amaitzea eta mahai-ingurua parte-hartzaile guztiekin, egindako lanak ikusi eta aztertzeko.

 

Programa

Lehen eguna
10:00-14:00. Tailerrerako sarrera: jarraibideak eta helburua.
#1 Ariketa: masa eta bolumena planoan.
#2 Ariketa: trimensionaltasuna planoan.
Atsedenaldia.
#3 Ariketa Collage ez-narratiboa (jarraitu beharreko jarraibideak markatuko dira) Parte-hartzaile bakoitzak 2-3 collage egingo ditu.

Bigarren eguna
10:00-14:00. Collage aukeraketa marrazketarako.
#4 Ariketa paper batean, parte-hartzaileek leiho karratu edo laukizuzen bat egingo dute, egin beharreko marrazkia edo marrazkiak iradokiko dizkiena.
Marrazkiak egitea.
Atsedenaldia.
Marrazkien jarraipena eta amaiera.

Hirugarren eguna
10:00-14:00. Marrazkiak egiten jarraituko da, parte-hartzaile guztien arteko laguntza-komunikazioa mantentzen saiatuz.
Atsedenaldia.
Marrazkien jarraipena eta amaiera.
Mahai-ingurua parte-hartzaile guztiekin, egindako lanak ikusi eta aztertzeko.

Aristide Stornelli. Cristóbal Rojas de Artes Visuales eskolan (Caracas, Venezuela) egin zituen ikasketak, eta marrazketa, eskultura eta pintura diplomatu bat jaso zuen. B.A. titulua ere jaso zuen London College of Communication-en (Londres, Erresuma Batua) grabatu eta serigrafia ikasketak egiteagatik. Mundu osoan zehar egin ditu erakusketak eta egoitzak, eta hainbat grabatu konbentziotan hautatu eta saritu dute.

Tailerraren informazioa

Nori zuzenduta: artistak, ikasleak, profesionalak eta jarduera artistiko bat egiten beren eguneroko bizitza osatzeko bidea ikusten duten pertsona guztiak.
Data eta ordutegia: Azaroak 10, 11 eta 12, 10:00etatik 14:00tara.
Hizkuntza: Gaztelania.
Tokia: BilbaoArteko Serigrafia eta grabatu tailerra eta 2.4 Gela.
Parte-hartzaile kopuru: 8 gehienez.

Matrikula: 25 € + 50 € materialetan / 10 € + 50 € materialetan murriztuta BilbaoArte artistentzako, UPV/EHUko ikasleentzako eta erretiratuak edo langabetuak diren pertsonentzako. Inskripzioaren hurrenkera zorrotzaren arabera egingo da. Parte-hartzaileek parte hartu izanaren egiaztagiria jasoko dute.

Bigarren BAGI! jarduera batean (hau barne) aurrez aurre izena ematen denetik aurrera: %30eko deskontua.

Jarduera hau “BAGI! Bilbao Arte Gela Irekia” programaren barruan kokatzen da, Euskadiko eta Euskal Herriko arte garaikideari buruzko prestakuntza, hausnarketa, ekintza eta kritika programa, Bilboko Udalak sustatua, Bilbao Aurrera 2021 Ezohiko Planaren esparruan.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.