Apirilaren 28ra arte luzatuko da BilbaoArteko egoitza nagusiko fatxada berritzeko proposamenak aurkezteko epea

[compartir_redes]

Bilbotarrek BilbaoArteko Zentroko instalazioak eraberritzeko gogokoen duten aukeraren alde bozkatu ahal izango dute maiatzaren 11tik 20ra bitartean. Herri hautaketa horren ondoren, hainbat arlotako profesionalek osatutako Epaimahai batek proiektu irabazlea aukeratuko du.

 

(Bilbo, 2022ko apirilaren 6a).- Udalak BilbaoArte Fundazioaren egoitzaren fatxada nagusia berritzeko lehiaketan parte hartzeko epea luzatu du APIRILAREN 28RA ARTE.

Aukeratutako proposamenarekin Bilbo Zaharra auzoko Urazurrutia kaleko 32. zenbakian kokatuta dagoen arte garaikideko udal zentroaren eraikinaren fatxada nagusia pintura-oinarriarekin eraberrituko da.

Objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzen duten irizpideei jarraituko zaie, gehienez 10 hautagai hautatuko dira, lehiaketara aurkeztutakoen artean. Aukeraketa hori BilbaoArteko Kristalezko Patioan egongo da ikusgai, auzoaren ezaugarrietara ondoen egokitutako proiektua aukeratzeko herritarren partaidetza izateko asmoz. Horrela, bilbotarrek gustukoen duten proposamenaren alde bozkatu ahal izango dute maiatzaren 11tik 20ra.

Herritarren hautaketa horren ondoren, BilbaoArteko fatxadaren diseinu berria hainbat arlotako profesionalek osatutako epaimahai batek aukeratuko du: Fundazioaren patronatokoak, Surbisakoak, Bilbao Arte Fundaziokoak, Bilbo Zaharreko bizilagunen elkartekoak eta artista bat, herritarren bozketaren emaitza kontuan hartuta.

Azkenik, proiektua enpresa profesional espezializatu batek gauzatuko du, betiere artista egileek ikuskatuta.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.