2022ko otsailaren 3an, osteguna, 18:30ean, BilbaoArteko Art House Zinema aretoan LATSARIAK/LAVANDERAS dokumentala izango da ikusgai, Esti Maguregik zuzendua, Argenis Mesa, Marta Brancas eta Irune Lauzirikaren laguntzarekin, eta Con Ciencia y Arte Elkarteak sustatua. 2022an estreinatutako dokumentalak emakume latsarien bizipenak eta testigantzak biltzen ditu.
Lana jatorrizko bertsioan egongo da, gaztelaniaz eta euskaraz, azpitituluekin, eta 45′-ko iraupena izango du. Proiektuaren bultzatzaileak saio honetan egongo dira eta, dokumentala ikusi ondoren, elkarrizketa-eztabaida bat proposatuko da.
Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik telefonoz erreserbatuta (telefonoa: 94 415 50 97), proiekzioaren egunean bertan, 9:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Nahitaezko maskara erabiltzea.
Otsailak 3, 18:30
LATSARIAK / LAVANDERAS
Con Ciencia y Arte elkarteak bultzatutako dokumentalak latsarien lan gogorra gogorarazi nahi du; izan ere, egindako lana ezinbestekoa izan da herritarren eta familien osasuna eta bizi-kalitatea mantentzeko. Hala, hamahiru emakumek beren esperientziak kontatzen dizkigute, eta garbitokiak nolakoak ziren eta non zeuden ere esaten digute. Dokumentalak batez ere Bilboko errealitatea du ardatz, baina Euskal Herriko beste toki batzuetako kontakizunak ere biltzen ditu.
Esti Maguregik, Argenis Mesak, Marta Brancasek eta Irune Lauzirikak film hunkigarri hau proposatzen dute emakume langileei lapurtutako memoria itzultzeko.
