LAURITA SILES

2025/26, Laguntzak
[compartir_redes]
LAURITA SILES

Memoria harilkatzen dutenak (Memoria ehuntzen Karrantza eta Tanger artean) proiektu artistikoak ehun-arte garaikidea, performancea eta artxibo biografikoa uztartzen ditu. Proiektuaren garapenean, formatu handiko tapizak, ekintza performatiboak eta ikus-entzunezko artxibo bat sortuko dira, frankismoan eta laurogeiko hamarkadaren amaiera arte Tangerrera migratu eta han jaio eta bizi izan ziren emakumeen testigantzetan oinarritua. Emakume horiek nire familiakoak dira. Piezak egiteko, ehungintzaren gaineko teknika grafikoak eta zurezko egituren diseinua eta muntaketa konbinatuko dira, keinuaren, hitzaren, materiaren eta paisaiaren artean gurutzaketa sortuz.

Laurita Siles (Marbella, 1981) artista eta ikertzailea da. Bizkaiko Karrantza bailaran bizi da, eta bertan egiten du lan. Bertan, ukuilutik plazara, Mutur Beltz proiektua eraikiko du; hau da, artea, agroekologia eta diseinu garaikidea gurutzatzen dituen ekimena, Karrantzako ardiaren artilea erabiliz. Cum Laude doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik (2017). Lana garatzeko, kontuan hartzen ditu desagertzear dauden lanbideen memoria materiala, landa-munduko hondamendiak eta larrialdi ekologikoa. Praktika artistikoa ez du ulertzen testuingururik gabe, lurralderik gabe edo komunitaterik gabe. Silesek desplazamenduak eta mestizajeak markatutako ibilbidea josten du: egonaldiak, erakusketak eta proiektuak Islandian, Kanadan, Portugalen, Groenlandian, Alemanian edo Frantzian. Horiek kolaborazioen, argitalpenen eta tapizen arrastoa utzi dute, intimoa eta politikoa dena uztartuz. Haren obra jakintzak gorputzetik gorputzera transmititzen diren tokian pausatzen da: tailerretan, hitzaldietan, sutegietan edo brodatuetan.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.