IZASKUN ARALUZEA ITZA

2020, Bekak
[compartir_redes]

Bilboarten 2020an gauzatutako proiektu hau marraztean oinarritu da, zeinen helburua prozesu bera den. Bilakaera nabaria izan da hilabete hauetan zehar, eta hau inportantea da zerbait gertatu denaren seinale dela uste dudalako. Egin bitartean marrazkiek beste sentsu bat hartu dute: hasierakoak pisutsuagoak dira, masa kondentsatuagoak. Amaierakoak berriz askoz ere arinagoak. Hasierakoak oso lotuta zeuden eta indarra beti barrurantz antolatzen zen, nolabait azaltzeko. Orain beste norabide batzuk ere agertu dira, argiak masa zabalagoak hartzen ditu, eta horrek arintasun puntu bat ematen die, arnasguneak bezala. Orain hauek interesatzen zaizkit batik-bat, agian desbideratu direlako, beste zerbait proposatzen dutelako.

Gaia praktika bera dela esan genezake, eta hala ere gaiak badaude. Gai nagusia kolorea, forma eta argia dira, baina badaude figurak, itzalak, paisaiak, eta pertsonaiak. Gaia marraztea da

Izaskun Araluzea Itza (Bilbo, 1994) Artean graduatu zen 2016an EHUn eta Ikerketa eta Sorkuntza masterra egin zuen unibertsitate berean 2018an. Hona hemen bere erakusketetako batzuk: Confi19 (2020) Aire galerian;  Polita zatekeen (2019) Torrene aretoa; Dime, dame, Aire Galerian (2019) ; I_A_U, Bizkaiko Batzar Nagusiak, (2018); Hire maitale traketsa, Harriak programa, (2018). Aurten, Eremuak #7 aldizkarian artikulu labur bat idatzi du.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.