Intermundane izenburupean, musikaren eta mugimenduaren artean dagoen espazio abstraktuan oinarritutako proiektu bat garatuko du artistak, gure mundu kontziente eta inkontzienteen artean dauden aukera irudimentsuak modu sortzailean aztertzeko. Proiektuaren garapenean eta dantzako artista batzuen lankidetzarekin, hiru dimentsioko narratiba fotografiko bilakatuko du, musikaren eta mugimenduaren arteko espazioa eta harremana agerian uzteko.
Gareth Phillips (Gales, UK, 1979) fotoliburuaren definizio garaikideak aztertzen dituen argazkilaria da, eta objektu, eskultura eta instalazio gisa sortzen ditu. Erakusketa eta sariei dagokienez, nazioartean historia finkatua du; finalista izan zen honako hauetan: Aesthetica Art Prize 2023, KG+ Kyotographie Japan Award eta Gomma New Flavours Award; eta RAKFAF Festival Award 2023-ko saria irabazi zuen Eskultura lanarengatik. Gainera, duela gutxi British Journal of Photography-ren “Spatial Awareness” alean agertu da. Reflexions Masterclass-eko ikasle ohia da, eta Erresuma Batuaren eta Espainiaren artean bizi da.
