2022ko apirilaren 26an, 19:30ean, BilbaoArtek GETXOARTE 2022ren deialdiaren aurkezpena hartuko du. Horretarako, Getxoarteko Bitartekotza Programako komisario taldea Miren Begoñe Bilbao eta Ibon Garagarza, eta Getxoko Kultura Aretoko zuzendaria eta teknikaria, Xabier Paya eta Luzia Martin izango dira bertan. Sarrera librea.
Getxoko Kultur Etxeak GETXOARTE 2022ko deialdia argitaratu du, artea eta praktika garaikideak bultzatu, zabaldu eta sustatzeko asmoz.
2022ko uztailaren 15etik 17ra, Getxoko Ereaga kaian dauden Punta Begoña Galerietan ikusgai egongo diren hamar (10) proposamen hautatuko dira.
Deialdia artista berrien banakako lana (talde-proiektu baten emaitza ere banakakotzat hartuko da) taldeko erakusketa-proposameneko formatu batean aurkeztera zuzenduta dago.
Aurkeztu beharreko lanak aribidean dauden lanak edo amaituak izan daitezke, baina ez beste lehiaketetan sarituak.
