Performance kolektiboa: «Corren malos tiempos para los cuerpos», ‘BAGI! Bilbao Arte Gela Irekia’ programaren barruan

[compartir_redes]

2021eko abuztuaren 26an, «Corren malos tiempos para los cuerpos» jardunaldien azken egunean, BilbaoArte-ren barruan jendaurreko performance kolektibo koral bat egingo da, zeinean Endika Basagurenek jardungo du instalazioen barruan, beste artista batzuekin interakzioan dagoen bitartean, streaming bidez.

Ekintzan parte hartuko duten artistak aukeratu dira, ekintza-artearen barruan askotariko lan-ildoak irudikatzen dituztelako, eta horrek diziplina hori jorratzeko modu desberdinen irakurketa zabala emango dio publikoari; hala, soinu-artistak, butoh dantzatik datozen artistak, muturreko artetik hurbilago dauden artistak eta abar hautatu dira.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da Kristalezko Patioan. Lekua mugatua da, eta bertara joateko erreserba egin beharko da 94 415 50 97 telefonora deituz jardueraren egunean bertan, goizeko 9:0etatik aurrera.

Kudeatzailea

Endika Basaguren

Arte Ederretako artista eta komisario lizentziaduna UP.V/E.H.U.n, ikerkuntza nahikoarekin eta doktorego programarekin Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Besteak beste, Garrobi, Espacio experimental Art Room (Madril), Vascos siglo XXI, Oxford house (Londres), Ondare aretoa (Bilbo) edo hiri-performance minimoen jaialdia, BilbaoArte Fundazioa (Bilbo). Artista gisa, bekak jaso ditu, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiarena eta BilbaoArte fundazioarena.

Bakarkako erakusketak egin ditu honako leku hauetan: museo la Neomudéjar (Madril), El Horno de la Fuentdadela (Iruñea), Tate Modern Gallery (Londres), Galería Fomentarte/Zapadores ciudad del arte (Madril), Living Gallery Outpost (New York), Rekalde aretoa (Bilbo), Ariz dorrea (Basauri), El Quirófano (Lanzarote), Arte Room (Bartzelona), Espacio experimental)

Bere obra Zapadores ciudad del arte (Madril), Palacio de la Lila (Asturias), America ‘s Art Museum (Miami) eta hainbat bilduma pribatutan dago.

Artistak streaming-en

Ramón Churruca / Ramón Quanta

Mattin

Jordina Ros

Pere Estadella

Héctor Canonge

Ana Esmith / Miss Beige

Verónica Peña

Elia Torrecilla

Isabel León

Jarduera hau «BAGI! Bilbao Arte Gela Irekia» progamaren barruan dago. Euskadiko eta Euskal Herriko arte garaikideari buruzko prestakuntza, hausnarketa, ekintza eta kritika programa, Bilboko Udalak sustatua, Bilbao Aurrera 2021 Ezohiko Planaren esparruan.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.