Bekak BilbaoArte 2023 Epai-mahaia

[compartir_redes]

June Crespo, Aitor Ortiz eta Txaro Arrazola dira 2023an BilbaoArten egoitza artistikoko beken programan (estudio-lagapenarekin) parte hartuko duten artistak hautatzeko epaimahaia. Azken erabakia 2022ko abenduaren erdialdean jakinaraziko da.

JUNE CRESPO OYAGA (Iruñea, 1982) Arte Ederretan lizentziatua da UPV/EHUn. 2008an doktorego-programan sartu zen: Sorkuntza eta ikerketa EHUn. Besteak beste, eskulturari, performanceari, konposizioari, kamerari, marrazketari eta litografiari buruzko tailerrek eta mintegiek osatzen dute.

Azken urteotan, bakarkako erakusketa egin du Carreras Mugica galerian (Bilbo, 2022); P///AKT galerian (Amsterdam, 2021); Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan (Vitoria-Gasteiz, 2020); eta Heinrich Ehrhardt galerian (2020, Madril).

AITOR ORTIZ (Bilbo, 1971). Dokumentua bera gaindituz, eta irudikapen fotografikoarekin lotuta dagoen errealaren disoluzio- eta transmutazio-faktorea baliaraziz, Aitor Ortizek espazioarekin, arkitekturarekin eta objektuarekin lan egiten du abiapuntu gisa, ikusizko eta kognitibozko ezezagunak planteatzeko. 

Bere lana banaka erakutsi da Parisko Le Centquatre (2015), A Coruñako MACUF (2014), Madrilgo Canal de Isabel II (2012), FOTOGRAFISKA. The Swedish Museum of Photography, Stockholm (2011), Valladolideko Patio Herreriano Museoa (2009) edo Gasteizko ARTIUM Museoa (2006). 

Bere lana MNCARS. Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionala, Iberdrola, Guggenheim Bilbao Museoa, ARTIUMeko Patio Herreriano Museoa edo “La Caixa” Fundazioaren Arte Garaikidearen bildumetan dago.

TXARO ARRAZOLA (Gazteiz, 1963) 1988an Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn. Fulbright beka (1996-1997) eta New Yorkeko Estatuko Unibertsitatean MFA, Purchase Collegen (1996-1998). Arte Ederretan doktorea (2012). 

Bere lanaren ezaugarri nagusiak konpromiso soziala, irudikapenaren kritika feminista eta elkarlaneko metodologien ikerketa dira. Pinturatik abiatuta, bere bakarkako praktika artistikoa diziplinarteko proiektuekin eta proiektu kolektiboekin uztartzen du, eta horien artean nabarmentzekoak dira Plataforma A kolektiboarekin espazio publikoko ekintzetan egindakoak. 

Besteak beste, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, Artium Museoan (Vitoria-Gasteiz, 2021), Vanguardia galerian (Bilbo, 2019, 2014, 2011, 2007), Pedro Modesto Campos Fundazioan (Tenerife, 2007), Montehermoso Kulturunean (Vitoria-Gasteiz, 2008, 2005) eta Kunstarkaden Der Stadten (Munich, 2008) erakutsi da haren lana. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakaslea da.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.