2021eko abenduaren 2an eta 3an, BilbaoArtek, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko AGTPM (Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko Masterra) eta Karkaba 47 Kultur Elkartearen lankidetzari esker, “EUGENI BONET, zinematik bideora zinemara bideora… eta alderantziz” jardunaldiak hartuko ditu bere Art House Zineman, Eugeni Bonet zine eta bideo esperimentalaren inguruko komisario eta teoriko ezagunaren bi pelikula aurkeztuz, eGolem (2006-2014) eta Tira tu reloj al agua (2004) filmak. Saioetan egilea egongo da.
Sarrera doan izango da, aldez aurretik telefono bidezko erreserba eginda (tlf: 94 415 50 97) proiekzioaren egunean bertan. Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira. Nahitaezko maskara erabiltzea.
EUGENI BONET ZINEMATIK BIDEORA ZINEMARA BIDEORA… ETA ALDERANTZIZ
Abenduak 2, osteguna, 17:30
eGolem, Eugeni Bonet
45’. 2006-2014. Zuzendariarekin.
Abenduak 3, osteguna, 17:00
Tira tu reloj al agua, Eugeni Bonet
88’. 2004. Zuzendariarekin.
Jardunaldi hauek Karkaba 47 Kultur Elkarteak eta AGTPMak Masterclass de Autores Reconocidos programaren barruan antolatutako jarduera bereziaren parte dira. Egile handi eta teoriko bati omenaldia da, eta Eugeni Bonetek berak zinemako eta bideo esperimentaleko bere lan zabalaren aukeraketa bati egindako atzera begirako bat egingo da bertan, 1970eko hamarkadan hasi eta gaur egun arte. Ekitaldia abenduaren 2an izango da, ostegunean, 10:00etatik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko 2. eraikineko 0AA4 gelan, Leioan.
EUGENI BONET (1954) es un escritor, curador y artista español. Toca diversas teclas en cine, vídeo y medios digitales como escritor, creador y artista. Entre sus realizaciones en cine y vídeo se encuentran 133 (1978-79) Duchamp (1986-87), Lecturas de Cirlot (1997-98), U-Session (2002) y un largometraje en 35mm, Tira tu reloj al agua (2004). Como creador, sus actividades más recientes incluyen el programa itinerante El cine calculado (1999 y 2001), la exposición Movimiento Aparente (Espai d’Art Contemporani de Castelló 2000), el área audiovisual de la exposición Comer o no Comer (Salamanca 2002) y el ciclo cinematográfico Próximamente en esta pantalla: El cine letrista, entre la discrepancia y la sublevación (2005). Desde el 2005 dirige un curso de postgrado en Videoarte y aplicaciones a las artes del espectáculo, para la Universitat Ramon Llull en colaboración con el MACBA. El 2014 el MACBA le dedicó la exposición L’ull escolta (El ojo escucha). (extraído de Wikipedia)
