2021eko uztailaren 27an, 19:00etan, “Bazen behin… Opera” kontzertua hartuko du BilbaoArteko Kristalezko Patioak, Angéline Danel (sopranoa) eta Marion Desjacques (harpista) musikarien eskutik. Ekitaldiak ordu 1 eta 15 minutuko iraupena izango du, gutxi gorabehera, euskaraz izango da eta Jon Casamayorek gidatuko du.
Soprano bat eta harpista bat. Harparen hariak eta sopranoaren ahotsa nahasten dira eta errepertorio operistikoko maisulanen erritmoan dardarazten gaituzte. Ikuskizunak, emakume-heroi mundu batera garamatza non bihotzak eta ahotsak emozioz taupatsen dituztelarik musikagile handien musikaren bidez.
Angéline Danel eta Marion Desjacques lan hauek antzezten dituzte, eta Javier Irigoien narratzaileak Aria bakoitza aurkezten du heroi emakumeen historia eta testuingurua azalduz. Hori guztia, elkarrizketa dinamiko eta bizi batekin ikuslea konplize eta protagonista sentiarazten duena.
Familian bizitzeko magiazko eta aurkipenezko momentu bat, bai neofitoentzat zein zaledunentzat, non errepertorio operistikoko maisulan batzuk handientzako eta txikientzako eskuragarri egiten direlarik.
Edukiera mugatua. Idazpena telefono bidez erreserbatuko da (Tel.: 94 415 50 97) ekitaldiaren egunean bertan, 9:00etatik aurrera. Nahitaezko maskara erabiltzea.
Errepertorioa
Mozart – Cosi fan tutte
Bizet – Carmen
Gounod – Romeo y Julieta
Bellini – Norma
Donizetti – Lucia de Lamermoor
Dvorak – Rusalka
Puccini – La Bohême

