Argazki erakusketa: EXPERIMENTOBIO 2021. MEM Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia-rekin lankidetzan

[compartir_redes]

2021eko urriaren 25etik 28ra ExperimentoBio 2021 nazioarteko argazki lehiaketako lan irabazleen erakusketa egongo da ikusgai BilbaoArteko 2.4 Aretoan. Edizio honetan Santiago Doljanin-en “Flaking off” eta Shaikh Azmir Ahmed Sizan-en “Doha” proiektuak izan dira aukeratutakoak.

Lehiaketa honen helburua argazkilaritzaren alorrean ikertzen duten sortzaileen arteko topaketa- eta truke-locusa izatea da, proposamen artistiko arriskutsu eta berritzaileenak ikusarazteko erakusleihoa.

Erakusketa urriaren 28ra arte egongo da ikusgai, 17:30etik 20:30era. Nahitaezko maskara erabiltzea.

1. saria

Flaking off
Santiago Doljanin

Bereganatu, kutsatu, hazi, estali, ezkutatu… denbora…

Denborak beste pertsona batzuen oroitzapenetan duen eragina erakusten dute Santiago Doljaninen piezek: horien lausotzea, estaltzea… onddo-material geruzen azpian galtzea… eta ikusizko imajinario berrien oinarri bihurtzea.

Carlos Gil Santa Eugenia

2. saria

Doha
Shaikh Azmir Ahmed Sizan

Agur esateko gutun bat. Zuri-beltzeko irudiak dira Shaikh Azmir Ahmed Sizan-ek erakutsitako piezak, baina badauzkate kolore eta bizitza sustraiak. Aurpegi bera agertzen da lau argazkietan, baina gainerakoa bizirik dago, existitzen da.

Bien bitartean, aurpegia batasunaren eta iraunkortasunaren pentsamendu desiratu batean disolbatzen da…

 

Carlos Gil Santa Eugenia

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.