2023ko uztailaren 14tik irailaren 17ra Rekalde Aretoak (Bilbo) Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ERTIBIL BIZKAIA Arte Erakusketa Ibiltariaren XLI edizioa ospatuko du.
Ondoren, erakusketa Getxo, Sestao eta Balmasedako udalerrietan izango da, eta 2024ko urtarrilaren 5ean amaituko da Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoan.
Artista parte-hartzaileak: Jon Ander García, Maider Aldasoro Diaz, Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal, Imanol Abad Martínez & Imanol Expósito Delgado, Daniel Alegrete, Izaskun Araluzea Itza, Alejandro González Osés, Julene Gregorio Uriarte, Leire Lacunza Miranda, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olagüe, Claudia Rebeca Lorenzo, Julen Martin Zaballa, Lugha Mathews Bouchard, Estela Miguel, Javier Ozcoidi, Ander Sagastiberri Fernández eta Amaia Santamaria Andres.
