Sarrera doan, telefono-erreserbarekin (Tel.: 94 415 50 97), egun berean, 9:00etatik aurrera. Edukiera mugatua. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.
“Tommy” berriz dantzatzeko eta ez gelditzeko desiratik abiatzen da, eta beste gorputz batzuk eskatzeko moduak ikertzen ditu, nork bere gorputzean azaleratuz. “Tommy” entregaren eta haragitzearen ikerketa da. Sua, desplazamendua eta keinua da.
Fitxa artistikoa
- Kontzeptua eta performancea: Angela Millano
- Argiztapena: Víctor Colmenero Mir
- Argazkiak: Gorka Bravo
- Laguntza artistikoa: Xavier Manubens Samsó, Ana Paula Cidón
- Dirulaguntzak: Creación coreográfica del Gobierno Vasco (2018)
- Egoitzak: La Poderosa (Barcelona), Desfoga (Cambados), próximamente en Espacio DT (Madrid).
Angela Millano, koreografoa y performerra. Bere lan eszenikoa gorputzaren, haren aukeren eta haren diskurtsoen inguruan antolatzen da, baita gure gizartean ulertzeko, katalogatzeko eta arautzeko moduaren inguruan ere. 2018az geroztik, Julián Pacomiorekin lankidetzan dihardu “Asleep Images” proiektuan. Galdera honi erantzuteko hainbat modu aztertzen ditu proiektuak: “Pertsona batek eduki zinematografikoak biltegiratu/izan/irudikatu/erreproduzitu ditzake? Eta horrela bada, zelan?”
