BILBAO-ARTE FUNDAZIOAK
ESKULTURA TAILERREKO MAISU BAT
KONTRATATZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK
OINARRIAK
LEHENENGOA.- Deialdiaren xedea.-
Deialdiaren xedea manuzko 2. hizkuntza-eskakizuna duen ESKULTURA-TAILERREKO MAISU lanpostu bat (1) hautatzea da, Fundazioak ezagutza-eremu horretan dituen langile-beharrak behar bezala betetze aldera. Honako hauek izango dira haren eginkizun nagusiak: eskultura tailerraren zuzendaritza, artista erabiltzaileei laguntza ematea, eta erakusketak muntatu eta desmuntatzea.
BIGARRENA.- Eskabideak eta onarpena.-
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak Fundazioaren Patronatuko presidente eskuordeari bidaliko zaizkio, eta Campo & Ochandianoko bulegoetan aurkeztuko dira (Ercilla Kalea, 18 – 1º D. 48009 Bilbo), deialdiaren iragarkian adierazitako epean (martxoak 23) 6.195 erreferentziarekin. Iragarki hori gizarte-komunikabideetan argitaratuko da. Eskabidearekin batera, honako agiri hauekin batera:
-
- Arte Ederretako lizentziatu-tituluaren fotokopia eta/edo eskultura-tekniketako goi mailako tituluarena, edo titulu hori emateko eskubideen ordainagiriaren fotokopia.
- Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna, baliokidea edo goragokoa duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- NANaren fotokopia.
- Lehiaketa-faseko merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak.
HIRUGARRENA.- Epaimahai kalifikatzailea.-
Hautaketa-prozesuko epaimahaia honela osatuko da:
PRESIDENTEA: Fundazioaren Patronatuko presidente eskuordea edo berau eskuordetzen duen kidea
MAHAIKIDEAK: Patronatuko kide bat, Fundazioko zuzendaria, Bilbao Arteren plantillako teknikari bat, Ordezkari sindikal bat.
IDAZKARIA: Patronatuko idazkaria edo Udaleko Giza Baliabideen Zerbitzuko teknikari bat
Nolanahi ere, epaimahaiak egoki iritzitako aholkuak eman ahal izango ditu bidezkotzat jotzen dituen proba edo ariketetarako, eta osagarri gisa, oinarri hauetan xedatu ez diren gaietan, Bilboko Udaleko hautaketa-prozesuetan oro har onartutakoak izango dira manuzko.
LAUGARRENA.- Hautaketa-prozesua.-
Hautagaiak lehiaketa-oposizio libreko sistemaren bidez hautatuko dira, eta aldez aurretik oposizio-fasea egingo da.
OPOSIZIO-FASEA
Fase honetan 5 ariketa egin behar dira:
Lehenengo ariketa: ariketa praktikoa da, eta zurezko objektuak diseinatzeko eta sortzeko makinak eta erremintak erabiltzen direla egiaztatzen duten proba bat edo batzuk egitea izango da. Proba horiek egin baino lehen proposatuko ditu Epaimahaiak, eta probok hark adierazten duen iraupena izango dute.
Bigarren ariketa: ariketa praktikoa da, eta metalezko objektuak diseinatzeko eta sortzeko makinak eta erremintak erabiltzen direla egiaztatzen duten proba bat edo batzuk egitea izango da. Proba horiek egin baino lehen proposatuko ditu Epaimahaiak, eta probok hark adierazten duen iraupena izango dute.
Hirugarren ariketa: ariketa praktikoa da, eta objektuak moldean erreproduzitzeko teknikak ezagutzen direla egiaztatzen duten proba bat edo batzuk egitea izango da. Proba horiek egin baino lehen proposatuko ditu Epaimahaiak, eta probok hark adierazten duen iraupena izango dute.
Laugarren ariketa: ariketa praktikoa da, eta objektuak diseinatzeko eta sortzeko kontrol numerikoko makinak erabiltzen direla egiaztatzen duten proba bat edo batzuk egitea izango da. Proba horiek egin baino lehen proposatuko ditu Epaimahaiak, eta probok hark adierazten duen iraupena izango dute.
Bosgarren ariketa: Lanpostugai bakoitzarekin elkarrizketa pertsonala egingo da, gehienez ere ordu erdikoa. Elkarrizketa horren helburua lanpostugaien gaitasunak neurtzea eta haien nortasuna eta lanposturako egokitasuna baloratzea izango da, honako hauen arabera:
-
- Lanbide-esperientzia.
- Antolaketarako eta ekimenerako gaitasuna, proiektuak kudeatzeko eta taldeak koordinatzeko gaitasunak, soziabilitatea eta enpatia, Arte Plastikoekiko interesa.
- Egin beharreko funtzioaren ikuspegi orokorrari, jarduketa-programei eta komenigarritzat jotzen diren beste alderdi batzuei buruz Epaimahaiak egiten dituen galderei erantzutea.
Bost ariketak derrigorrezkoak eta baztertzaileak izango dira, eta 0 eta 20 puntu artean kalifikatuko dira. Ariketa bakoitzean gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten hautagaiak automatikoki baztertuko dira.
LEHIAKETA-FASEA
Lanpostugaiek eskabideak aurkezteko epean adierazten eta behar bezala egiaztatzen dituzten merezimenduak baloratuko dira, oinarri hauen arabera, eta ezin izango da beste merezimendurik baloratu. Deialdiaren iragarkia Gizarte Hedabideetan argitaratzen den egunera arte erdietsitako merezimenduak baino ez dira baloratuko.
-
- Lanpostuari dagozkion eginkizunetan izandako lan-esperientzia: 0,4 puntu lan egindako urte bakoitzeko, 10,00 puntu gehienez.
- Lanpostuarekin loturik dagoen prestakuntza espezifikoa. Gehienez ere 5.00 puntu emango dira, honako honen arabera:
Lanpostuarekin loturik dauden ikastaroak egin izana:
-
-
- 50 eta 100 ordu arteko ikastaroak: 0,25 puntu / ikastaroko
- 101 eta 200 ordu arteko ikastaroak: 0,50 puntu / ikastaroko
- 201 eta 300 ordu arteko ikastaroak: puntu 1 / ikastaroko
- 300 ordutik gorako ikastaroak: 1,50 puntu / ikastaroko
-
-
- Irakaskuntza: lanpostuaren profilarekin zerikusia duten ikastaroak emateagatik, 0,15 puntu emango dira, eta gehienez 5 puntu.
- Burutu diren proiektuak: eskultura-instalazioko proiektu zehatzak egitea, erakusketa-aretoak muntatzea eta desmuntatzea, norberaren eskultura-sorkuntza, gehienez ere 5 puntu, 0,10 puntu burutu den proiektu bakoitzeko.
BOSGARRENA.- Prozesua gainditu dutenen zerrenda eta izendapena.-
Lanpostugaien kalifikazioa amaitutakoan, epaimahaiak prozesua gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du, puntuazio-hurrenkeraren arabera, eta Patronatuko presidente eskuordeari proposatuko dio deialdiaren xede diren lanpostuetarako puntuaziorik onena lortu duen lanpostugaia kontratatzea, betiere aldez aurretik deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak egiaztatzen baditu. Gainerakoak “lan-poltsa” batean sartuko dira, eta lortu duten puntuazio-ordenaren eta inoizkotan sor daitezkeen beharren arabera kontratatu ahal izango dira.
