BILBAOARTEKO BEKEN DEIALDIA 2023-24

[compartir_redes]

ARTE PROIEKTUAK GAUZATZEKO BEKEN DEIALDIA 2023 ESTUDIO LAGAPENAREKIN BILBAO ARTEN

EPEA: IRAILAK 15 2023 – UZTAILAK 15 2024

FUNDACIÓN BILBAO ARTE FUNDAZIOAK, kultura indartu eta arte sormena bultzatzeko duen grinan, BILBAO BIZKAIA KUTXA BBK FUNDAZIOArekin elkarlanean arte proiektuak gauzatzeko ondorengo beka deialdia argitaratu du.

Fundación Bilbao Arte Fundazioaren ezaugarriak direla eta (honen instalazio teknikoak eta lantalde profesionala) deialdira aurkezten diren proiektuek Bilbao Artek eskaintzen dituen baliabide eta aukera tekniko nahiz profesionalei probetxu ateratzeko egokitasuna azpimarratu nahi da.

Zentzu honetan, Fundazioko ekipamendu tekniko eta bertako teknikoen aholkularitza eta kolaborazioa erakusten duten proiektuek Bilbao Arte Fundazioaren instalazio nahiz lantalde profesionalaren beharra erakusten ez duten beste artisten proiektuekiko lehentasuna izango dute.

Ondorioz, Egoitza beka aktibo hauetan bereziki baloratuak izango dira euren aurkezpenean Irudi digitala, Media Lab, Eskultura eta Serigrafia eta grabatuko lantegien erabilera jarrai bat dokumentatzen duten lanerako egitasmoa eransten dutenak (web orrialdean Bilbao Artek artisten zerbitzura jartzen dituen teknologia eta bitartekoei buruzko informazioa kontsulta daiteke).

Gehienez 10 beka iragarriko dira. Bekadunek aldi baterako estudio bat izango dute Bilbao Arte Fundazioan, eta honetaz gain produkzio gastuetarako 5.000 euroko diru laguntza bat izango dute 10 hilabeteko beketarako, eta 2.500 eurokoa bostekoetarako. Bekadunek zentroak bere ekoizpen-lantegietan dituen gainerako azpiegituretarako sarbidea ere izango dute.

Bilbao Artek, bere instalazio ezberdinen erabilera errazteaz gain (web orria bisitatu Fundazioaren ekipamendu zehatza ikusteko), lantegi ezberdinetako lan-talde teknikoaren partetik, behar tekniko ezberdinen aurrean, erantzun eta lagunduko den aholkularitza zerbitzu bat ezartzen du.

OINARRIAK Estudio-lagapeneko bekak: (.pdf)
ESKABIDE-ORRIA: (.doc) | (.pdf)

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.