Kontzertuak: Billy Bao + Baseline & Rama + Raquel Asensi_Passion Farolas.
Nazioarteko arte esperimentalaren jaialdia MEM 2020

[compartir_redes]

2020ko azaroaren 17an eta 18an Billy Bao, Baseline, Rama eta Raquel Asensi _ Passion Farolas (Mikel Izarra) musikariek kontzertuak izango dute BilbaoArteko Kristalezko Patioan, MEM 2020 Nazioarteko Arte Esperimentaleko Jaialdiaren barruan. Kontzertuak 18:30etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da, egunean bertan 944 15 50 97 telefono zenbakira deituta. Nahitaezko maskara erabiltzea.

Azaroak 17 asteartea, 18:30:

Billy Bao

Kontzertua covid-19aren errealitatearekin
eta horrek dakartzan ondorioetako batzuekin egindako inprobisazioa izango da. Asperdurak, bakardadeak, etsipenak eta Internetek lekua izango dute segurtasun arauak jarraituz sortuko den barren-huste kolektiboan.

Musukoak jarrita oihu egin! Horixe da bizi dugun errealitate berria. Izan diren protestek itxaropena ematen dute, eta inork ez du zalantzan jartzen askoz gehiago etorriko direla. Garai berriak irekitzen ari dira, eta etorkizuna hain dago irekita, bertigoa ere ematen duela. Bertigo honetan gaude, eta bertigo honetatik bultzatuko dugu gure ahotsa entzunarazteko beharrezkoa den ostia txarra.

info +

Baseline

Baseline Pilar Baizán diziplina anitzetako artista bilbotarraren proiektu artistiko-soinuduna da, 2004an sortua. Baseline zarata elektronikoa da, glitchak, landa-grabazioak eta sintesi-soinuak erabiliz sortua, besteak beste. Loopen eta soinu-zati txikien manipulazioa da, konposizio trinko eta astunak sortzeko.

Hainbat jaialditan jo du, hala nola MEM (Bilbo), LEM (Bartzelona), Sònar (Bartzelona), SONIC CIRCUITS (WASHINGTON D.C.), EXPERIMENTACLUB (Madril), Butoh Kit:a Jaialdia (Berlin), eta Óptica Jaialdian (Gijon). Bere lana museo edo areto hauetan erakutsi du, besteak beste: ISSUE Project Room (New York), Guggenheim (Bilbo), Kaleidoskop Antzokia (Kopenhage), Miscelänea (Bartzelona), DT Espacio Escénico (Madril), Arteen Gaua (Helsinki), ZSenne art lab (Brusela), 4bid Gallery (Amsterdam), Verge (Sydney), “Gailetagileak” Artiach fabrika (Bilbo)…

info +

Azaroak 18 asteazkena, 18:30:

FRTHCMNG_NZ?, Rama

Prozesuaren eta inprobisazioaren arteko ikus-entzunezko proiektu performatibo gisa aurkezten da Rama. Hiru kontzepturen inguruan egituratzen da: narrazioa, irensketa eta itzulera. Distopia ardatz duten film klasikoen zatiak sanpleatzetik jariatzen da soinumateriala. Material hori transmutatu egiten da elementu mantriko edo motor gisa erabiltzeko, bere gainean sintetizadoreekin eta efektu-pedalekin sortutako droneak garatzen eta metatzen direla. Murgiltze prozesu hipnotiko batean ikuslearen burua irensten duen munstro bisualaren ideian gorpuzten da narrazio distopikoa.

info +

Interfaz por determinar, Raquel Asensi _ Passion Farolas (Mikel Izarra)

Kultura hiperkontsumista bisual-birtualaren edertasun estetikoaren kanonari buruzko hausnarketa. Makinari erantzun nahi diogu eta harekin hitz egin, soinuesperimentazioaren eta programazio-lengoaia bitarraren bitartez. Publiko agente-interpretearekin kontaktuan, entzumenezkoa, likidoa, biguna, moldagarria, onargarria eta agian norberarena izan daitekeen zerbait bihurtuko ditugu datuak.

info +

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.