Zeruarekiko Elkarbizitzan, 2016
Azetato eta metrakilato gaineko serigrafia
60 x 53 x 14 cm
BilbaoArte Bilduma
Erregistro zk. 2016.350.1
Zeruarekiko elkarbizitzan (2012), “Buscar la luz” proiektuko lan bat da, non artistak arkitektura bizitzaren, egunerokotasunaren, baina baita sorkuntzaren eta eraikuntzaren ikuskizunetarako agertoki gisa ikertzen duen. Bizitzeko, pentsatzeko eta eraikitzeko premisen pean, artistak argian aurkitzen du inspirazio animiko eta materikoaren iturria, baliabide existentzial eta tekniko gisa. Argi-sorta forma objetual gisa islatu da, higidura gisa, abiadura handiko kontzeptu gisa, bere egoera fisikoa eta dauden koloreen neurrigabetasunaren sortzaile gisa. Horretarako, metakrilatozko hainbat etzaleku sortu zituen artistak, unean uneko bere etxebizitzaren barruko arkitektura-formekin. Metrakilatozko kutxa horiek artistak paisaia deseraikiak irudikatzen dituen leiho edo sabai-leihoak sinbolizatzen dituzte. Leihoa obra horietan agertzen da, askapenaren eta jakin-minaren metafora gisa, etxea utzi eta kalera irtetera gonbidatzen duten erakargarri gisa, non beste era bateko bizitza eta ikaskuntza estimulatzailea garatzen den. Pieza honen gardentasunak eta itxurazko sinpletasun konstruktiboak ezin gaituzte engainura eraman. Metakrilatoaren bolumena Zaloa Ipiñaren etxe-tailerreko neurrietatik abiatzen da. Serigrafia bitartez inprimatutako hodeiek etxeko sabaileihoetatik goza daitezkeen (zeruko) bistak igortzen dituzte. Beraz, barrukoa eta kanpokoaren (subjektua eta munduaren) arteko erlazioa da hemen gai bihurtzen dena, artistaren tailerra gurutzepuntu moduan hartuz, zein aldi berean bere etxea den. Eraikin honen hoztasun garbiaren azpian, nortasungeruzen gurutzapen konplexu bati arnasa ematen zaio; ikuslearentzako opaku irauten duen oroitzapen pribatuen mundu oso bat.
Zaloa Ipiña (Bilbao, 1986) Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUn (2009) eta Obra Grafiko Garaikidean masterra egin du A Coruñako CIEC Fundazioan. Bartzelonako Centre d ‘Art Contemporani Piramidón zentroan egoitza artistiko bat egin zuen 2015ean; Bizkaiko Foru Aldundiaren Ikusizko Arteen beka lortu zuen 2013-2014an, eta Bilbaoarteren egoitza-beka jaso zuen 2012an. Bakarkako azken erakusketen artean, honako hauek nabarmentzen dira: “ITZALezinak” Windsor Kulturgintza galerian (Bilbo 2014), “Argien ibilbidei jarraituz” Basauriko Ariz dorrean (2013) eta “Abierto por vacaciones” Michel Mejuto galerian (Bilbo 2012). Era berean, bakarkako hainbat erakusketa ditu aurreikusita Madrilgo Centro de Cultura Pérez de la Riva de Las Rozasen (2016), Bilboko Rekalde Aretoan (2016) eta Eibarko Portalean (2017). Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du: “CALL 2015”, Zaragozako A del Arte galerian; “25 al quadrat”, Bartzelonako Centre d ‘art contemporani Piramidón aretoan; “Ertibil 2014”, Rekalde Bilbao aretoan; “Punto y raya festival 2014”. Reykjavik Center For Visual Music Islandian.

