Goitia, Ignacio

Vacaciones en París 1 (1999)

Margolana
1999
[compartir_redes]

 

Vacaciones en París, 1 [Oporrak Parisen, 1]
Jirafas [Jirafak] (1999)
Arkatza eta akuarela paper gainean
36,5 x 28 cm
BA Bilduma
Erregistro zk.: 1999.16.1

 

 

Ignacio Goitiaren margolanek eszena pentsaezinak, probokatzaileak eta onirikoak irudikatzen dituzte, eta gure gizarte globalizatu eta posmodernoa satirizatzen dute. Bere lanetan bizi diren izakiak jirafa klasikoetatik, dama dotore, dandi eta gizon uniformatuetaraino joaten dira, hiriko gune sinbolikoetan eta jauregiko egongelatan kokatuta: “ikusgai dagoenaz gain, irudiok hausnarketarik sakonenak elkarrizketatzen dituzte: globalizazioa, sustrai-galeraren sentsazioa, gaur egungo gizartearen esentziaren galera, eta lekua aurkitu gabe migratzen duenaren zauria…” (Ignacio Goitia).

Bere estiloan rokokoaren oparotasunaren nahaste oso partikularra aurkitu dezakegu, baita ere surrealismoaren, pop estiloaren eta 50eko hamarkadako publizitatearen influentziak. Nahaste hori marrazkiaren detailetik, perspektibaren arduratik eta paleta koloretsu eta argitsutik eginda dago. Generoa, askatasun sexuala, inmigrazioa, autoritatea, desira eta antzeko gaiak etengabe agertzen dira bere lanetan. Bere estruktura konpositiboak, itxuraz zentzurik gabekoak, eta historia eta kulturatik konbentzionalizatutako kodeetan oinarritutako imajinario kolektiboak, orden estetikoa zalantzan jartzeko helburua dute.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.