García, Helí

TreeHouse (2021)

Eskultura. Margolana
[compartir_redes]

 

TreeHouse [Zuhaitzeko etxea] (2021)
Zura, metakrilatoa eta altzairua. Tailua, laser pirograbatua eta pintura
140 x 150 x 120 cm / 30 x 100 x 20 cm / 19 x 33 cm
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2021.514.4

 

Pretérito imperfecto (2021) proiektuak hainbat teknika eta prozesu integratzen ditu —laser bidezko pirograbatutik eta pinturatik hasi eta eskulturaraino—. Pieza nagusia artistak bere anaia eta lehengusuarekin batera haurtzaroan eraiki zuen txabolaren erreplika da, orain modu industrialean landutako egurrezko taulekin egina. Jatorrizko egitura hura errota zahar batetik berreskuratutako piezekin zegoen egina; gorriz eta berdez margotu zituzten piezok. Bere oroitzapenetan eta argazki gutxi batzuetan oinarrituta, artistak zehatz-mehatz berreraikitzen du zuhaitz-etxea, babeserako, oroimenerako eta irudimenerako leku gisa —Helí Garcíaren lanetan ohikoak dira gai horiek—. Egur industrialez egindako eraikuntza prekarioaren erreprodukzioak —berria, landua eta 3D eskanerraren eta CNC ebakitzailearen bidez doitasun teknologikoz muntatua— esperientzia artearen eremura eramaten du, naturala eta artifizialaren, originalaren eta kopiaren arteko tentsioa azpimarratuta. Egindako ahalegin guztiaren helburua, paradoxikoki, emaitzak itxura akastuna izatea da.

Obra haurtzaroaren idealizaziotik eta esperientzia estereotipatuen irrikatik abiatzen da. Irrika horiek 80ko eta 90eko hamarkadetako film estatubatuarrek elikatzen zituzten, non zuhaitz-etxea abenturen, aurkikuntzaren eta nerabezarorako igarobidearen agertoki baitzen. Horrela, oroitzapen pertsonala irakurketa soziologiko zabalago batekin gurutzatzen da, non txabola haurren jakin-minaren eta ezezaguna denarekin, sexualitatearekin edo heriotzarekin topo egitearen metafora bihurtzen den.

“Kontua, ez hainbeste txabola bera ekartzea salara, baizik eta haren oroitzapena. Oroitzapena esperientziaren sinplifikazio eta sublimazioa da beti: beste era batera dago eraikita, bere lana behar du eta beste modu batera tratatu behar da. Jatorrizko eraikuntza ez bezala, erreplika hemen kontenplazio estetikorako objektua da, ukitu ezin dena. Horretan edozein oroitzapenen antza du; kontzientziara ekartzen du hura sorrarazi duen esperientzia eta, aldi berean, hartatik bereizten du”. (Jaime Cuenca: El árbol ausente. Pretérito imperfecto argitalpenetik ateratako testua, 2022).

Proiektuak artistaren ibilbidearen konstanteak erakusten ditu: pinturaz haraindiko baliabide ezberdinetara irekitako praktika, materialarekiko zuzeneko tratuak eta sortzaileak gizartean eta naturan duen paperari buruzko hausnarketa kritiko batek markatutako lana. Ironiaz eta lirismoz, boterea, harrokeria, inozentzia, denboraren iragaitea eta antzeko gaiak aztertzen ditu bere diskurtsoak, eta aldi berean, naturala denaren ordezkotzat hartzen den sormen-egintza bera galdegiten du.

 

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.