Suite BilbaoArte (nº6) [BilbaoArte Suitea (zk.6)] (2008)
Urtinta kobrezko xafla estanpatuaren gainean, xaboi-paper gainean Nepalen eskuz eginda
70 x 51 cm / 101 x 75 cm, markoan sartuta
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2008.143.1
Bat eginda dauden hainbat plano gure aurrean flotatzen ari direla dirudi. Hemen ez da perspektibaren lege geometrikoei men egiten dien irudimenezko espazio batera jotzen. Aitzitik, Erramun Landak urtintaren tonu-aukerak ustiatzen ditu, kolorearen bidez bakarrik, irudia haren bidimentsionaltasunaren mugaraino gidatu arte. Ertzen irregulartasun arinak, ia hautematen ez den zuntzen bilbeak eta paperaren fintasun beroak bat egin, eta ukipen-atmosfera lauso moduko bat sortzen dute. Horrek irudiak hegan egiteko beharrezkoa duen dentsitatea ematen du, eta, hala, argizko arkitektura harmoniko, flotatzaile eta sotil bat lortzen da.

