Viñetas [Binetak] (2005)
Akrilikoa mihise gainean
19×24 cm unitate bakoitza, dimentsio aldakorreko multzoa
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2005.116.14
Aitor Lajarinentzat espazioak baldintzak azaltzen ditu. Horregatik, beharbada, bere lanaren ardatz nagusia espazialtasunaren interpretazioa da, non objektuak eta gizabanakoak murgiltzen dituen. Bere margolanak misteriozko halo bat daukate. Hori lortzen du hiriko eta eszena intimoetan, kolore gama txikiarekin eta konposizioaren soiltasunarekin tratatzen eta sartzen dituen elementuen eskalagatik.
Pinturaren bidez, Aitorrek egunerokotasunean bizi ditugun espazialtasunaren sentsazioak berrinterpretatzen ditu, gure aldartea eta aipatutako ingurunean dugun esperientzia argi eta garbi baldintzatzen duten sentzazioak. Baliabide oso gutxirekin eta sintesi maila handiarekin, ikuslearentzat mikroipuin moduan funtzionatzen duten agertokiak eta egoerak birsortzen ditu. Bere hitzetan, irudiarekin esperimentatzeko abiapuntua gaiak espazializatzeko eta horiek harreman-arazo gisa tratatzeko duen interesa da. Horrela, ezagun izan ditzakegun elementuen antolamendu ezohiko eta desnaturalizatuak sortzen ditu. Espazioetan nola bizi garen irudikatu baino, bere irudiek nola espazioa gugan bizi den eta espazioak nola baldintzatzen gaituen irudikatzen dute.
Aitor Lajarin Encina (Vitoria-Gasteiz, 1977) diziplinarteko artista bat da, Fort Collinsen (Colorado, AEB) bizi dena eta bertan lan egiten duena, estatuko Unibertsitateko Artea eta Artearen Historia saileko irakasle elkartu gisa. Bere azken aldiko lana pinturaren eta animazioaren eremuan garatzen da. Lan horietan, artistak herri-kultura bisualaren hizkuntzak egituratzen ditu, hala nola komikia, ilustrazioa, bideo-jokoen infografia eta ordena geometrikoko pinturaren tradizioa, satira sozialaren eta disgresio existentzialisten artean mugitzen diren bineta ludikoen serie bat hedatzeko.
