Barahona Ede, Erika

Seascape (2011)

Argazkia
2011
[compartir_redes]

 

Seascape [Itsas paisaia] (2011)
Ink jet Hahnemühle paperean. Dibond gaineko muntaketa
140 x 155 cm markoarekin
Colección BA
No. Registro: 2011.203.1

 

Seascape euskal kostaldeko itsas paisaia baten erretratua da. Lana 2000. urtean hasitako “Between Land and Sea: Portrait of a private Landscape” proiektuaren barnean kokatzen da. Proiektua oraindik ere martxan da, work in progress gisa. Serie honekin, artistak bere familiak iraganean fotografiatu zituen tokiak birsortzen ditu. Askotan antzeko enkoadraketak eta ikuspuntu bera erabiltzen ditu, eta, horrela, lekua nola mantentzen den eta, aldi berean, nola aldatzen den erakusten du, horri esanahi berria emanda. Horrela, pasa den denborak aztarna ezberdinak eransten ditu eremu (ia) berberetan.

Aldi berean, paisaiari buruzko hausnarketa sakona ere bada, eta, bereziki, itsasoaren eta lurraren arteko loturari buruzkoa. Ñabardurak eta horizontaltasuna harmoniaz nahasten dituen konposizio honetan, guztiz argigarria da lotura hori.

Tarkovskyren tankerako estiloak, zuri-beltzak eta formatu handiak, Barahonaren arabera, formalismo kontzeptualetik urrun, hurbiltze emozional epelaren bila dagoen estetika bat gogorarazten digute.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.