Herreros, Hodei

Relicario (Gárgola II) (2025)

Artista-liburua
2025
[compartir_redes]


Relicario (Gárgola II)
[Erlikia-ontzia (Gargola II)] (2025)
Artista-liburua. Alpakazko kopa metalikoa, ezpain-margoa, azazkaletako esmaltea, kartoi kontrakolatua eta koadernaketa-oihala.
20 x 18 x 10 cm (kutxa) 16 x 16 x 8,5 cm (kopa).
BilbaoArte Bilduma
Erregistro zk.: 2025.618.1

Bere praktika espazio-denbora feminizatu bilakatzen da, bertan linealtasuna eten ahal izateko, narratibak aurkitzeko xedez. Artistak zaindu eta apaindu daitekeen gorputz moduan tratatzen du objektu artistikoa, makilatu zenean bere gorputza tratatu zuenean bezala, edo gauez skincarea egiten duenean bezala, edertasun-erritual berdina konpartituz. Apain-mahai bat edo apainketarako leku bat, non piezek tratamendu estetiko bat jasotzen baitute, tailerrean. Horretarako, kosmetikatik datozen elementuak erabiltzen ditu, material piktoriko bezala: makilaje-oinarria, koloretea, ezpain-margoa, azazkaletako esmaltea, begietako itzala; bere asmoa da lan-espazioa mundu posible baten eszena gisa ulertzen saiatzea, eta ondorioztatzen den obra-gorputza beraren biztanle gisa.

Hodei Herreros Rodríguez (Vitoria-Gasteiz/Granada, 1997) artista plastiko eta bisuala da, eta bere ekoizpena lengoaia instalatibo eta eskultorikoaren inguruan eraikitzen da, plastikoa hizkuntzaren ordez formatik eta iruditik abiatuta eszena eta narratiba ez-linealak sortzeko tresna gisa ulertuta. Siluetatik, itzaletik, gauzak mugatzen dituen ingurutik sortzen diren gainazal lauen bidez forma eskultorikoa artikulatzeaz arduratzen da bereziki. Itxurazko bolumenik ez duena eta, hala ere, espazioan bizi dena, bere gorputza noiz agertuko zain. Gorputz hau zatikatua agertzen da, osotasun baten batasuna nahi izan gabe, bere atalen aniztasuna eta botere sinpatikoa baizik. Bere egitekoan kosmetikoa ere oso presente dago, apainduraren eta egituraren, edertasunaren eta ordenaren arteko erlazio gisa ulertuta, kosmetika hitzaren jatorri etimologikotik datorren lotura. Egitura-funtzioaren eta estetikaren arteko egoera liminala duten arkuak, moldurak, zutabeak, apaingarriak, patroigintza, altzariak edo makillajea erabiltzen ditu, elementu osagarriak funtsezkoak izan daitezen utziz eta apaindurak objektibotasun feminizatu gisa duen garrantzia aldarrikatuz.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.