Irantzu Yaldevere

Piztia, La Bestia, The Beast (en tres idiomas) (2023)

Argazkia
2023
[compartir_redes]


Piztia, La Bestia, The Beast ((hiru hizkuntzaz)
(2023)
Kolorezko argazkia
Diptikoa. 100 x 70 cm bakoitzak
BilbaoArte Bilduma
Erregistro zk.: 2023.568.2

Azken urteetan, bere praktika artistikoa argazkigintzaren bitartez bideratu da, estilo zuzen eta inprobisatu batez, horrek eramaten baitu bere inguruan gertatzen denaren argazkiak, une efimeroak eta xehetasun sotilak jasotzera. Bere estiloa intimoa eta pertsonala da, neurri handi batean bere eguneroko eta familiako ingurunean zentratua, eta une bakoitzean arreta ematen dionaren ausazkotasunak determinatuta dago. Yaldebere kamerarekin batera bizi da: berari atxikitako elementu bat da, joaten den leku guztietara berekin eramaten duena. Unea atzemateko ekintza espontaneo eta naturala da, eta kamera analogiko batez egiten du beti.

Irudiak bere esperientzia propioaz fidatzen laguntzen dio artistari. Gainerakoak bere objektiboaren eta errebelatutako irudien bitartez ikusteak errealitatera ekartzen du, pentsamendurik gabe begiez ikustea ahalbidetzen dio, bera izatean zer sentitzen duen gogoratzea ahalbidetzeaz batera, dimentsio osoan.

Bere sorkuntza-prozesuan, bultzada iristen da aurrena, gertatzen denaren ekintza-arreta-emozioa, eta hori iruditan islatzen du berehala. Nolanahi ere, Yaldeberek denbora-tarteen malgutasuna behar du, iragana, oraina eta geroa gainjarri behar ditu, artearen tempoaren gaineko ulermena iraunkorra izan dadin berarentzat. Bere praktikan, orokorrean, agerikoena baimentzen du, egoera desberdinak maneiatzen ditu ordena konkreturik gabe: bat-bateko zerbait, zerbait arretatsua, zerbait iraunkorra, planifikatutako zerbait, errepikatzen den zerbait, ohikoa den zerbait, ohiz kanpoko zerbait, atsedenarekin logika eta zentzua eskuratzen dituena bere obran.

Irantzu Yaldebere (Bilbo, 1994). Artean Graduatua Arte Ederren Fakultatetik -UPV/EHU (2016)- eta fakultate bereko masterraren bidez Pinturan espezializatua (2019). Azken urteetan, bere praktika artistikoa argazkigintzaren bitartez bideratu da, estilo zuzen eta inprobisatu batez, horrek ahalbidetzen baitio bere ingurune intimo eta pertsonalean gertatzen denaren argazkiak, une efimeroak eta xehetasun sotilak atzematea. BilbaoArteko artista egoiliarra izan zen 2023an, eta Bartzelonako Halfhouse Galerian 2019an. Bere obrak sari eta aitortza ugari jaso ditu, hala nola: Ertibil-Bizkaiaren bigarren saria. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ikusizko Arteen Erakusketa ibiltaria (2016) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastiko eta Ikusumen-arteen ekoizpenerako Beka (2019-20). Yaldeberek banakako eta taldekako erakusketa ugari egin ditu, hala nola Violets, Bilboko Rekalde Aretoko “Barriek” programa (2022), Aire Galeriako Dime Dame, Bilbo (2019), I _A_U, Bizkaiko Batzar Nagusiak (2019); Getxoarte, praktika garaikideen zentroa (2018); Ertibil-Bizkaia. Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltaria. Bizkaiko Foru Aldundia (2017) edo Okela Sormen Lantegia. XIII. Meeting Point (2017). Mahai-inguruan parte hartu du Alberto Peral eta Gabriele Muguruzarekin. Eremuak Jardunaldiak. Tabakalera, kultura garaikidearen zentro nazionala. Donostia (2022), eta Hiru fragmentu. Hiru begirada hitzaldia eman du Tabakalerako Feministaldia programaren baitan, Donostia (2020).

Egindako argitalpenen artean honako hauek nabarmentzen dira: Badakizu zein ederra zaren? (2024), Eusko Jaurlaritzako arte plastiko eta bisualen laguntzarekin; A zer lilura literatura! (2022) Testu Zaharrak argitaletxearena; eta Dime Dame (2019), Efi argitaletxearena (2019). Halaber, Yaldeberek Eremuak#6 aldizkariarekin kolaboratzen du, Eusko Jaurlaritzaren programa irekiaren baitan (2019).

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.