Grijalvo, Patrik

Photography as object 24 (2014)

Argazkia
2014
[compartir_redes]

 

Photography as object 24 [Argazkia objektu gisa 24] (2014)
Inprimaketa digitala paper gainean
100×100 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2014.271.1

 

Patrik Grijalvok 2014an Photography as object proiektua egin zuen BilbaoArte Fundazioan. Proiektua argazki-serie batek osatzen du, eta bertan Euskal Herriko arkitektura erretratatzen da, moztutako argazkien gainjartze-maila desberdinekin. Proiektuaren ideia Eduardo Chillidaren “grabitazioak” jolasean eta Jerry McMillanen moztutako argazkien ikerketan oinarritzen da. 

Hiru pieza multzo garatzen ditu: neurri txikiko bozeto batzuk, 50×50 cm-ko hogei lan dituen beste multzo bat, eta formatu handiagoko beste bat, 150×150 cm-koa. Irudien mozketen bidez eta hutsa ezarriz, benetako sakonera bat eraikitzea lortzen du. Irudien autonomia garatzeko, Patrikek irudia eta erreferentzia errealaren lotura ahultzen du, eta bere objektu izaera aldarrikatzen du. Horri esker, artistak kanpoko erreferentziarik ez duten objektu berriak sortzen ditu. Lan horretan diagonalean jarritako argazki bat tamaina handiagoko beste baten barruan ezarrita dagoela ikusten dugu, alegiazko espazio berri bat sortuz.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.