Mosquito símbolo [Ikur-eltxoa] (2023)
Olioa lihoaren gainean
219 x 370 cm
BilbaoArte Bilduma
Erregistro zk.: 2023.564.1
Ikuer-eltxoa formatu handiko olio-pintura zuri bat da, oihal gainean egina, zeinean pinturaren ezaugarriak eta espazioarekin duen bizipena tenkatzen saiatzen baita. Artista saiatzen da pinturaren eraikuntzari begira berak duen ulermena sakontzen, horixe baita pentsaera sortzeko eta bere inertziak harrapatzeko erabiltzen duen bitartekoa. Koadroaren habitataren “normaltasuna” -planoa bera- baztertzea, eta begirada aldaketa bat proposatzea urruntasun horretatik, “aurrez aurrekora” iritsi arte. Zentzu-aldaketak bere proiekzio idealetik proposatuz, mihise batean, bere osaera fisikoraino.
Objektibotasunen eta subjektibotasunen aldaketa-joko horretatik, artistak bere erakarpen estetikoez eta egiteko formez hausnartzen du, keinu- eta gorputz-prozesu komunikatiboetatik, gorputzen posizioen desberdintasuna errealitatean neurtzen dituzten eskalekin (bere posizioa pinturaren objektuari kontrajarrita), bestelako ezagutza mota bat proposatuz bere pertzepzioaren eta espazioan izatea berez denaren artean.
Forma agertzen da fabrikazio-prozesua teknikoki azaleratuz, eta aldi berean atxikiz, pertzepzio-aldia luzatuz eta, era horretan, haren berehalako kontsumoa eragotziz. Pinturaren jokoa eskultura bihurtzen da, puzzle bat eratuz eta horren bidez plano jarraitu batean jartzen saiatuz eguneroko objektuaren eta abstrakzio idealaren artean dauden elementuak, irudiaren eta bere euskarri fisikoaren artean daudenak, pinturaren konbentzioaren eta bere lantze-prozesuaren artean daudenak, leihoaren espazioaren, bere markoaren eta bere habitataren artean daudenak.
Alejandro Gonzalez Osés (Santander, 1990). Arte Ederren Gradua Gaztela-Mantxako unibertsitatetik (2016), eta pinturako Masterra Euskal Herriko Unibertsitatetik (2021). Bere ikerketa artistikoa beste diziplina batzuekin uztartzen du, hala nola diseinu grafikoa eta publizitate-muralismoa.
Bere plastikaren inguruko metodologia nire ekintza kuestionatu edo murrizten duen muga multzo batean oinarritzen da, bitartekotza bat praktikatuz bere bultzadaren eta aztergai dagoen objektuaren artean. Horretarako, marrazkiaren funts eta pentsaeratik abiatzen da, bere ingurune hurbila ekartzen edo ezagutzen saiatuz, izaten utziz, haren egitura irakurriz eta beraren forma nabarmenduz edo beste bat proposatuz, hau da, bere logika ukigarriarekin jolastuz eta deriba bat proposatuz zehaztasunaren eta abstrakzioaren artean.

