Emaztegaia (2004)
Akuaforte eta serigrafia paper gainean
68 x 49 cm / 97 x 78 cm, markoan sartuta
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2004.73.1
Gizon bat eta emakume bat errituaren bidez beraien batasuna zigortua ikusteko zorian. Balore unibertsaleko edukiera da hori, karga sinbolikoz gainezka dagoena. Bi irudiek egoera erritualaren arrasto nahikoa mantentzen dute (soineko zuria, kopaleta), eta bikotea era fantastiko batean berrinterpretatzen dute. Izaki mitologiko eta maniki surrealista izatearen bide-erdian, ezkongaiok irudi arketipikoen nolakotasuna beraientzako erreklamatzen dute. Agian, gure existentzia interpretatzeko gida eta orientazio moduan balio dezakete. Ez da ustekabekoa, beraz, taroteko kartekin duten antzekotasun konpositiboa, tradizionalki zirkulazio masibo bati loturik dauden irudiek izan dezaketen gaitasun hermeneutiko hori gorpuztu baitute.

