Jennifer (2023)
Instalazioa. Zura, papera eta zinta amerikarra
2 elementu. 120 x 60 x 10 cm bakoitzak
BilbaoArte Bilduma
Erregistro zk.: 2023.566.2
Eduardo Vallsen praktika artistikoaren muina material eskultorikoak urratzea da, itu gisa erabiliz, ekintza argazki eta bideoaren bitartez erregistratzea, eta azkenean geratzen diren piezak labe zeramikoan egostea. Apurtzea, urratzea, zapaltzea, kolpatzea, erretzea eta tiro egitea sorkuntzaren beste keinu batzuk baino ez direla ulertuta. Prozesu hori labe zeramiko batean bukatzen da; bertan, energia horrexek, modu kontrolatuan, elementu jakin batzuen egitura atomikoa berrordenatzen du, gogortasun eta erresistentzia handiagoa emanez. Era horretan, artistak materialen muga fisikoak esploratu nahi ditu, haien gaineko indarkeria esplizitua aplikatuz; gero, erregistratutako emaitzak aztertzen ditu, prozesuaren dokumentazioaren bitartez.
Edu Valls Arte Ederretan graduatua da Madrilgo Complutense Unibertsitatetik, egonaldi bat egin du Bolonian (Italia), eta Zeramika: Artea eta Funtzioa masterra UPV/EHUn. Bere obra ikusgai egon da zenbait espaziotan, hala nola Bizkaiko Batzar Nagusietan, Zarauzko Sanz Enean edo Madrilgo diputatuen kongresuan. Bere praktika artistikoan materialen muga fisikoak esploratzen ditu, haien gainean indarkeria esplizitua aplikatuz, eta emaitzak aztertzen ditu prozesuaren erregistroaren bitartez.

