HP (2025)
Eskultura. Bizikleta-urkila soldatuak eta platertxoa
138 x 56 x 15 cm.
BilbaoArte Bilduma
Erregistro zk.: 2025.607
Eibarren sortutako bizikleten zatiek, armagintza-iraganaren oinordekoek, bizitza berri bat aurkitzen dute proiektu honetan. Metala, iraganean indarkeriaren konplizea, giza pedalketaren kadentziaren laguna da gaur egun. Eraldaketa ez da objektura soilik iristen, baizik eta baita langilearenganaino ere: balen ordez bizikletak forjatzeak erritmo eta zentzu aldaketa ere dakar berekin, munduarekiko harremana aldatzeaz batera. Desplazamendu hori -balatik mugimendura, tirotik bidaiara- ekintza eskultoriko bat da: materia, pentsaera eta identitatearen metamorfosi bat. Prozesu horretatik sortzen diren piezek materialaren berrerabilera dakarte eurekin, hirugarren noranzko traszendente batean. Errepikapenen eta aldaketa minimoen erabilerak film batean mugitzen diren fotogramen antza ematen die pieza horiei; izan ere, koadro bakoitzak bere berezitasuna gordetzen du, baina eraldaketa-sekuentzia baten zatia ere bada.
Javier R. Pérez-Curiel (Oviedo, 1978) Arte Ederretan lizentziaduna da, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Masterra (UPV-EHU). Gaur egun EHUn amaitzen du doktoretza eta DAIko (Dutch Art Institute) ikaslea da. DJ eta musikari gisa ibilia, BBK Live bezalako jaialdietan aritu da, Omar Souleymanekin batera. 2017an, artista bisual gisa hasi zuen bere karrera, eskultura-lengoaia aztertuz bere egiturazko elementuen, espazioaren, materiaren eta ekintzaren mugen ikerketan, irudi poetikoaren sortzaile gisa. Artista adisziplinartzat hartzen da, bere konbentzioen irudiari buruz hausnartzeko edozein bitarteko ikuspegi ez-profesionalizatu batetik erabiltzeko aukera ulertuta. Hainbat tailerretan trebatu da, eta Itziar Okariz, Jon Mikel Euba, Asier Mendizabal eta Ibon Aramberri artistekin egindako ikastaroetan parte hartu du, besteak beste, Tabakaleran, Artiumen eta Madrilgo Hiltegian. 2023an Roni Horn eta Isabel de Naverán-ekin Botín Fundazioan tailer baterako hautatu zuten. Art Omin (New York) eta Kunsthaus Bregenzen bizi izan da.

