Hip Bite I (2023)
Instalazioa
Moztutako, soldatutako, leundutako eta bernizatutako altzairua
378 x 60 cm
BilbaoArte Bilduma
Erregistro zk.: 2023.569.1
Izaro Ieregi (Algorta, 1987) Arte Ederretan lizentziatua da, Arte eta Ikerketa Masterrarekin, UPV/EHUn (2013), eta bertan klaseak ere eman zituen (2018-2021). Bere prestakuntza zabaldu egin zuen JAIn (praktika artistikoen institutua), eta bere ikasketak Dutch Art Institute DAI Art Praxis-en bukatu zituen (2022). Ieregik performancetik lan egiten du, nozio eskultoriko batez, gizarte-egituren edo testuinguru historikoen moduko gaiei buruzko erreferentziekin. Kalteberatasuna, prekarietatea eta hor bizi diren gorputzen potentzialtasuna dira bere praktikan jorratzen dituen gaiak, eskulturaren eta dantzaren artean, zinemaren eta instalazioaren artean, somatikoa denaren eta testuaren artean. “Bitarteko” espazio horietan lan egiteak ahalbidetzen dio askatasunez lan egitea, eta horren emaitza esanahien gurutzaketak dira, eta baita testu/leku bakoitzean etorkizunean, iraganean eta orainaldian gurutzatzen diren geruza ugari ere.
Bere lana hainbat aretotan erakutsi du, zenbait proiekturekin, hala nola Evil Eye, Tabakalera (2023), The Good Falling, Het Wilde Weten (2023); Yegua, Manca y Zurda (2023), Ertibil 40 (2022), Prendido, Bosteko (2021); Soplo, Barrainkua (2021); Estudiotik at, Tabakalera (2021); Zerbait Gertatzeko Derrigorrezko Desbideratzea, Artium (2020); Eginberri, Guggenheim Bilbao (2017); Feroz eta Kabala, Montehermoso Kulturunea (2017); Time For Love, Ariz Dorrea (2017), Grado Cero, Cultural San Martín, Buenos Aires (2017). Orain dela gutxi performance batzuk egin ditu: Conjugate One to Each Other, Centrale Fies eta Tabakalera (2021, 2023); Touch Me Loud, C.C Amaia (2023); Me Cuello, Me Cabezo, Te Ombligo, RKE eta Casa Kuna (2021, 2023). Encontrarás la manera, Artium (2020); Lo hacemos dentro, Artium (2020). Izaro Ieregi Bilbon kokatutako OKELA espazio independentearen sortzailea izan zen (2013-2018). Hitzaldiak eta tailerrak eman ditu Frankfurteko Unibertsitatean, Getxoarten, Tabakaleran, MACBAn, Argentinako Unibertsitate Nazionalean eta Xiamengo Unibertsitatean, besteak beste. Bekak eta sariak jaso ditu, hala nola Bilbaoarte Ekoizpen-beka, Eusko Jaurlaritzaren Ekoizpen-beka, ERTIBIL Bizkaia saria, Studio KURAko Egonaldia (Japonia) edo EAS EZE euskal arte garaikidea nazioartekotzeko programa. Halaber, egonaldi artistikoetan parte hartu du, zentro hauetan: Het Wilde Weten, Rotterdam (2022); Tabakalera, Donostia (2018); Chinese European Art Center CEAC, Xiamen (2017) eta BilbaoArte Fundazioa, Bilbo (2016, 2023).

