Voet, Judith

Flauwekul (2025)

Artista-liburua
2025
[compartir_redes]


Flauwekul
(2025)
Artista-liburua. Paper birrindua, koadernaketa-kola, terrakota esmaltatua, goma gorria
27,5 x 18 x 3 cm.
BilbaoArte Bilduma
Erregistro zk.: 2025.628.1

Bere ikerketa gorputzean hasten da, abiapuntu eta itzulera-puntu gisa, eta horretarako butoh dantza hartzen du inspirazio-iturritzat; berau japoniar dantza-estilo bat da, bisualki mugimendu alderrai eta barregarriengatik ezaguna dena; mugimendu horiek errepikakorrak dira kasu askotan, eta presentzia izaten dute bere eskultura eta obren tankeran. Oihalekin, 3Dko eskaneatzearekin, soldadurarekin eta zeramikarekin esperimentatzen du, beti errakuntza, tentsioa eta bihurdura bilatuz. Korapiloaren eta begiztaren iruditeria erakartzen dute, loturaren eta itxituraren ikur moduan. Aztarnak uzten ditu eta prozesua bistaratzen du. Emaitza olibondo zaharren antzera okertzen diren objektu-gorputzak dira, angelu berriak deskubritzen dituztenak, konfortetik kanpoko eremu deserosoetan biziz, ezagutzeko modukoak izanik baina aldi berean distortsionatuak, eraldatuak. Dinamika horrek ezaguna denaren eta arrotza denaren arteko atalasean kokatzen du bere obra, gorpuztasunari eta bere mugei buruzko hausnarketa intimo batera gonbidatuz.

Judith Voet (Belgika, 1993). Gaur egun, Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko Masterra amaitzen ari da UPV/EHUn, eta unibertsitateak BilbaoArten bere proiektua prestatzen jarraitzeko aukeratu zuen, urteroko beka batekin (2024/2025). Ingeles eta Hispaniar Filologiako Masterra (2015) eta Irakasleen Prestakuntzako Masterra (2016) Ganteko Unibertsitatean, Belgikan. Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du: Erantzukizun Mugatua (Bilbao Aretoa), Barruko Gaua Barruran (Okela, Bilbo), Arte Ederrak (Sanz Enea, Zarautz), ART EIA21 (Erandio, Bizkaia) eta Getxophoto, besteak beste. Errealizadore autonomo gisa (argazkia eta bideoa) arte bisual eta eszenikoen esparruan lanean jarraitzen duen bitartean, bere praktika artistikoa argazkigintzatik, bideoartetik, performancetik eta eskulturatik abiatuta garatzen du.

.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.