Espacios entre [Arteko espazioak] (2016)
Kolorezko inprimaketa digitala dibond eta metakrilato gainean
50 x 140,5 cm unitate bakoitza / 50 x 281 cm guztira
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2016.344.2
“Utopia fikzioan bakarrik existitzen al da, ameskeria iritsezin gisa irudikatuta, ala benetako euskarria aurki dezakegu gure eguneroko panoraman, hura presente jartzeko?
Lan hau Bilboko itsasadarraren ertzetan zehar egindako esplorazio batetik abiatzen da, gure eguneroko ibilbidean ohartu gabe igarotzen ditugun zenbait leku jasotzeko asmoz, toki horien inguruan sortu dugun imajinario eta eraikuntza kolektibora ihes egiten duen parte bat eratuta.
Oinez nabilela, batzuetan “imajinatutakoa” errealitatean agertzen duten tokiekin egiten dut tupust espazio publikoan… Dauden tokitik kanpo jolasten duten eta urrutiko lurralde bat konbentzimenduz birsortzen duten haurren taldeak. Bidegurutze baten erdian baratzea ereiteko eremu emankorra aurkitzen duten pertsonak, baratzea birziklatutako hainbat materialez egindako hesi ahulez babesten dutenak. Bilboko itsasadarraren ertzean kainabera pausatzeko sistemak eraiki eta berreraikitzen dituzten arrantzaleak. Igandero zelaiguneko sastraken arteko kantxa inprobisatuan biltzen den etorkin-taldea…
Etengabe eraldatzen ari diren espazio horiek guztiak proiektu honetan planteatzen diren utopia lokalizatuak dira, gizabanako edo komunitate batzuek espazio publikoa bereganatzetik sortzen diren inguruabar berezi batzuek markatutako lekuak” (obrari buruzko testua, artistarena).
