El observatorio [Behatokia] (2012)
Inprimaketa digitala paper gainean
100 x 120 cm
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2012.231.1
El Observatorio 2012an Elssie Ansareok garatutako izen bereko proiektuaren parte da. Artistak eszena eta ikuslearen artean hausnartzen du, ikusleak urduritu nahi dituen antzerti-irudi batzuekin.
Argazkilaritza proiektu honen ardatza gorputzak tentsioan erretratatzea da, histeriarekin erlazionatutako termino batzuk irudikatuta, Imanol Amayra psikologoarekin izandako elkarrizketa baten ondorioz. Artistak gizonen argazki multzo bat erakusten du, keinu berarekin, histeriaren arkua gisa ezagutzen dena, eskortzoan, hotzikara batek modeloaren gorputza zeharkatuko balu bezala. Jarrera ilogikoak dira, mugimendu handien eta bihurrikatuen artean mugitzen direnak, gizabanakoak islatzen duen mina irudikatzeko helburuarekin. Artxiboa testu eta irudiz hornitzen da, modu ugaritan bilduak, protagonistaek beren kabuz partekatzea erabaki duten materiala ere barne hartuz.
