Eden V.2.0 (2006-2008)
Akrilikoa mihise gainean
200 x 160 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2008.139.1
Alberto Albor (Burgos, 1977) Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du. Arte Ederretan lizentziatua da UPV/EHUtik, eta Bilbao Arte Fundazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bekaduna izan da. Zenbait erakusketa egin ditu, bai indibidualak eta bai kolektiboak, azkenak honako hauek izanik: Zuk ikusten duzuna, ez da nik ikusten dudana, Harriak, Eremuak programaren baitan, Zumaian, eta Pastora Foley 2, Bilboko Artiatx espazioan. Gaur egun, bere hurrengo erakusketan lan egiten ari da; beraren izenburua honako hau da: Beste garai bat, beste leku bat…

