1. Chance Albuma (2015)
Monotipoa, tinta bakarreko serigrafian, Somerset Satin White paper gainean
56,5 x 76 cm unitate bakoitza
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2015.318.2
June Crespok, sarritan, bildutako material grafikoetatik abiatuz egiten du lan; instalazio eskultoriko bateko testuingurura eransten ditu. Modu horretan, testuingurua desegin eta berriz sortzeko estrategiak jartzen ditu jokoan, bere image trouvéeak harriduraren tentsioaren menpean jarrita. Kasu honetan, adibidez, emakume biluziak bistan dituen egutegi bat esklusiboki gizonezkoentzakoa den giro batetik kanporatzen du. Horren eskaneatzea, emakume artista batek eginda, ekintza enigmatiko moduan azaltzen da begiratu batean, objektuaren izendapen sozialean espero ez dena eta, beraz, helmuga ezezagunak irekitzen dituena.

