Muguruza, Gabriele

Borobila II (2025)

Artista-liburua. Inprimaketa
2025
[compartir_redes]


Borobila II
(2025)
Artista-liburua. Kartulina, mikrokanal-kartoia, imanak, inprimaketa digitala
21 x 43 x 42,5 cm.
BilbaoArte Bilduma
Erregistro zk.: 2025.612.1

Bere lana hizkuntza abstraktuaren erabileragatik nabarmentzen da, eta bere ardatz nagusiak dira marrazketa, geometria, eta irudiak errepikapenaren bidez sortzea. Muguruza bultzatzen duena da formen errepikapenaren pultsioa eta haien antolaeraren aldaketa, konposizio berriak sortzeko. Era horretan, marrazki multzo bat sortzen du, geometria hutsetik egokituta, edo inguratzen duen errealitatearen forma organikoetatik. Taldekatzeko, biderkatzeko, multzoak sortzeko edo bi dimentsioko planoa hausteko ekintza horren bitartez, obratik ateratzen diren oihartzunak sortzen ditu, eta horren bidez arreta beren espazio fisikora desbideratzen duten eta espazioarekin eta publikoarekin konektatzen diren instalazioak sortzen ditu. Konposizio horiek plano horizontala hausten dute eta dimentsio berriak lortzen dituzte, planoak paperaren gainean duen sakontasunaren eta metakrilatoz egindako forma geometrikoetarako estrapolazioaren artean ezarritako joko bikoitzari esker -forma horiek, elkarren gainean jartzeko joko berri batan, hasierako marrazkitik banatu eta espazioan hedatzen dira-.

Gabriele Muguruza (Donostia, 1992). Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) Artean Graduatua, Erasmusekin Londresko Central Saint Martinsen. Increartean masterra, Kalostra arte-eskola esperimentalean parte hartu du, eta egoitza artistikoak egin ditu Halfhousen (Bartzelona) eta BilbaoArte Fundazioan (2024-25). Bere lana Eremuak-en d e_Harriak programan (Markina-Xemein, 2017) edo Egiako Kultur Etxean (Donostia, 2017), Azkuna Zentroan (Bilbo, 2018), Okela Sormen Lantegian (Bilbo, 2020) eta Halfhousen (Bartzelona, 2021) ikusi ahal izan da.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.