Babesa (2014)
Pintura oihal gainean
195 x 195 cm
BA Bilduma
Erregistro Zk.: 2014.277.1
Jorge Rubio (Bilbo, 1972) Arte Ederretan lizentziatua da, pinturaren espezialitatean, UPV/EHUtik; unibertsitate horretan doktoregoa ere egin zuen. Beka ugari jaso ditu eta zenbait aldiz saritu egin dute. Eskala handiko esku-hartzeak egin ditu Europako hiri batzuetan (Madril, Bartzelona, Bilbo, Gasteiz edo San Petersburgo). Bere azken erakusketa indibidualen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Egurre, Bizkaiko Abokatuen Elkargoa, Bilbo, 2019; Horizonte de sucesos, Bi-hormetara, Getxo, 2018; Inhabitantes, Lumbreras Galeria, Bilbo, 2013; Etxean, Ariz Dorrea, Basauri, 2006.

