Ataque mercenario [Eraso mertzenarioa] (1999)
Oleoa mihise gainean
61,2x 50,5 cm u/b
BA Bilduma
Erregistro zk.: 1999.3.4
Kaos hitza ordenaren aurkakoa da. Hitzon artean zatiketa dikotomikoa dago; baina Fermín Morenoren margolanetan, kaosak eta ordenak atzeraelikadura-harremana dutela uler daiteke, formen aldibereko egoerak direla. Artista honen irudien bitxikeria kaosaren iragankortasuna zalantzan jartzen dutela da, hura materiaren jatorrizko fase bat bezala ulertuta: berarentzat bere egituretan ez da existitzen ez hasierarik ez amaierarik. Dena jarraitasuna da…
Bere mihiseetako geometria guratsu, ludiko eta dinamikoek, kolore sutsuekin eta dimentsio monumentalekin batera, ikusmenaren pasibotasuna desafiatzen duten atmosfera islatzen dute. Ataque mercenario (1999) lanak abstrazioaren eta figurazioaren arteko kontraesan greenberianoa gainditzen du, eta horrela, hizkuntza abstraktuaren birdefinizio inklusioboagoa eta 80ko hamarkadatik pinturan gertatzen ari den zabaltze transgenerikoa hartzen du. “Benetazkoari” buruz daukan hausnarketa filosofian, zientzian, eragin teknologikoan, hiriko eta paisaia arkitektonikoetan daukan interesetik dator, edo orokorrean imajinario postmoderno eskizofrenikotik. Fermín Morenoren margolanetan esperimentazio oso pertsonalaren ariketa nabari da, azken urteetako margolanetako joeretatik ateratakoa, non kontzeptuala eta erretinakoa ez diren baztertzaileak.
Fermin Moreno Martín (Bilbo, 1970). Bere praktika artistikoak pinturaren inguruko hausnarketa egiten du, modu praktikoan, beste diziplina artistiko batzuekin ezartzen diren hibridazio-loturen bitartez, bitartekoaren hedapen bat sortzearen alde lan eginez, ardatz hauen inguruan egituratuta: sedimentazio piktorikoa, sintesi-irudiaren feedbacka eta antolaera instalatiboa. Modu horretan, pinturaren konplexutasun graduak igotzen ditu, euskarri eta material tradizionaletara mugatu gabe; horrela, bere printzipio kontzeptual eta formalak ulertzea eta egituratzea ahalbidetzen du, lotura, konfigurazio eta egokitzapen aldetik dituen aukerak ere kontuan hartuta.

