Arteche, Alejandro

Adiós Madrid (1999)

Argazkia
1999
[compartir_redes]

 

Agur Madril (2000)
Paper gaineko inprimaketa digitala
76,5 x 76,5 cm markoan
BA Bilduma
Erregistro zk.: 2000.18.1

 

XX. mende bukaeran, Alejandro Artechek banakako erakusketa bat izan zuen BilbaoArten. “La ciudad no duerme” izenburupean artistak ahalegin osoz aurkeztu zuen bere esperientzia anitzen parte bat, zeinean musika, diseinua eta argazkigintza besarkatzen ziren eta aldi berean, rock kulturako ageriko eraginekin kiskaltzen ziren. Izan ere, irudi hau, Adiós Madrid, agertu egiten zaigu orain bere garaiari estuki lotutako sormen prozesuaren lekuko bezala. Barne egitura horren urte eratzaileak izan ziren horiek, milenio aldaketaren itxurapean antzeman zitekeen izango genuen etorkizuna: Huxley eta Orwellen proiekzioen nahasketa maltzurra.

Adiós Madrid-en iluntasuna eta itsualdia elkartu egiten dira, opakutasun bikoitza etorkizuneko denbora batean murgiltzeko. Zantzuak barra-barra aritzen zireneko denbora, zorrek zama handia hartzen zutenekoa. Artechek, jada hamar urtez zeramana espazio ezberdinetan erakusten, aditzera emandako Madrilen irudi erradikalean, hirugarren aldagai bat sartu zuen honen eragin itsugarria indartzearren: desfokuratzea. Emaitza leku irudikatutako lekutik bereizten dela dirudi, paisaia milenarista eta distopiko bat, mugimenduaren bitartez iheskortasun zori bat aditzera emateko.

Alejandro Arteche (Bilbo, 1968) argazkilaria, diseinatzaile grafikoa eta artista bisuala da, hiriko eta garaikideko kulturari begirada paregabea eskaintzen diona. Bere lehen lanetatik, erretratuak, hiriko eszenak eta antzeztutako irudiak uztartu ditu, eguneroko bizitza ia dokumental gisa harrapatuz eta arrunta deritzoguna poesia bisual bihurtuz.

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.