2021eko abuztuaren 24an eta 25ean, BilbaoArtek sarrera libreko proiekzio batzuk hartuko ditu «Corren malos tiempos para los cuerpos» jardunaldien barruan. Egun horiek bideoko performanceari buruzkoak izango dira, bai formatu dokumentalean, bai bideo-performance-an, bai erregistro gisa.
Asteartean (08/24, 17:00, Art House Zinema) saioari hasiera emateko, ekintza artea ulertzeko modu ezberdinak eta jatorri geografiko ezberdinak dituzten artistek burututako ekintza txikien bideoen bilduma proiektatuko da. Ondoren, bideo-performancea eta horren erregistroaren garrantzia izango dira hizpide, baita ekintzaren eta ikus-entzunezkoen nahasketa ere. 19:00etatik aurrera Ramon Churruca artistak bere azken lanak eta Pablo Maravi & Ander Parodik zuzendutako filma eskainiko ditu, azken zeinean Churrucak performer nagusia den.
Asteazkeneko saioan (08/25, 19:00, Patio de Cristal), Josu Rekaldek zuzendutako Hilos de tiempo dokumentala proiektatuko da, Esther Ferrer artista konsagratua eta esparru nazionaleko ekintza-artearen erreferentea denari eskainia. Ondoren Esther Ferrerrekin topaketa egingo da zoom bidez.
Doako sarrera telefonoz erreserbatu ondoren (Tel.: 94 415 50 97). Pertsonako gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie.
Abuztuak 24, 17:00
“GORPUTZ (EZ)HIRITARRA EKINEAN” JAIALDIA + BIDEO PERFORMANCE JARDUNALDIA (Ramón Churruca)
Hiriko gutxieneko bideo-performanceen (konfinatuak) nazioarteko jaialdia
“GORPUTZ (EZ)HIRITARRA EKINEAN”
19:00etatik aurrera, Hiriko Gutxieneko Bideo-Performanceen Nazioarteko Jaialdiaren azken edizioa proiektatuko da. 2020eko edizioa BilbaoArte Fundazioan aurkeztu zen 2020ko urrian.
Espiritu nomadako jaialdi hori gailu eramangarri digital gisa planteatzen da, eta hainbat herrialdetako areto eta arte-espazioetan proiektatzen da, unibertsitateko irakasle laguntzaileen bidez, bai eta arte-aretoen edo bestelako ekimen fisiko eta digitalen kudeatzaileen bidez ere, banaka edo taldeka.
BIDEO PERFORMANCE JARDUNALDIA RAMÓN CHURRUCAREKIN
19:00etatik aurrera, Ramón Churrucak hiru performance bideo proiektatuko ditu Art House Zinema aretoan.
Ramón Churruca -Ramón Quanta- (Bilbo, 1964) performancearen diziplinaren adierazlerik handienetako bat da Euskal Herrian. Urteetan zehar gaiari eskaini dion dedikazioak eta artista honen karisma pertsonalak, bere gorputza, hizkuntza, ideiak eta objektuak ekintzarako eta transmisio konpultsiborako bide sortzaile bihurtzen dituzte. Izan ere, Churrucak bertsolari baten antz handia du; gaia aukeratu, eszenatokia bilatu eta ideiak txistukatzen hasten da. Era berean, antz handia du kontzertuan berotzen doazen flamenko-kantari horiekin, klimaxera iristen dira une gorenean, eta ez dakigu inoiz nola eta noiz amaituko den. Inguruko botere-sistemekin kritikoa da beti, minik handiena egiten duen lekuan apuntatzen du, mingainean ilerik gabe.
Abuztuak 25, 19:00
Proiekzioa eta topaketa
Esther Ferrer: hilos de tiempo
Dokumentala, Espainia, 71′, 2020
19:00etatik aurrera Esther Ferrer: hilos de tiempo dokumentala proiektatuko da, BBVA-Bilboko Arte Ederren Museoaren Bideoarte Fundaziorako Multiverso beketako bati esker egina, 2018ko deialdian. Bertan Esther Ferrer (Donostia, 1937) artistaren ibilbidea berrikusten da, performancearen generoan espainiar sortzaile handienetako bat, Arte Plastikoen Sari Nazionala 2008an eta Velázquez Saria 2014an.
Denbora-hariak dokumentalaren eta performancearen arteko ikus-entzunezko “hibridoa” da, erregistroaren eta sorkuntzaren artekoa, dokumentalaren berezko elementuak eta teknikak erabiltzen dituena (hala nola artxiboko materiala erabiltzea edo Ferrerren praktika artistikoa erregistratzen duten grabazioak eta haren alderdi zehatzei buruzko iritziak sartzea), eta horiei animazioko eta sorkuntza propioko elementuak gainjartzen zaizkie.
Ikus-entzunezkoak Ferrerrek ekintzaren eta performancearen artean egindako lan aitzindaria du ardatz, eta, bereziki, espazio geometrikoa eta zientifikoa nabarmenagoa den ekintza artistikoak. Ez da ohiko lana, dokumentalismo hutsa gainditzen baitu eta sorkuntzaren esparrurantz doa.
Josu Rekalde (Zornotza, 1959) zuzendariak arte sorkuntza eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko irakasle katedraduna uztartzen ditu. Bere lan-esparrua diziplina anitzekoa da, baina bere alderdirik ezagunena bideoarekin, soinuarekin eta teknologia berriekin lotutakoa da. Lantzen dituen gaiak intimismotik harreman sozialera mugitzen dira, Nitik Bestera, metalinguistikotik narratibora.
Emanaldiaren ostean, Esther Ferrerrekin zoom bidezko zuzeneko topaketa egingo da, Endika Basagurenekin solasean.
Jarduera hau «BAGI! Bilbao Arte Gela Irekia» progamaren barruan dago. Euskadiko eta Euskal Herriko arte garaikideari buruzko prestakuntza, hausnarketa, ekintza eta kritika programa, Bilboko Udalak sustatua, Bilbao Aurrera 2021 Ezohiko Planaren esparruan.




