BilbaoArtek zinemaren aitzindariak omenduko ditu filmen ziklo batekin

[compartir_redes]

Bilboko Institut Français-ekiko lankidetzari esker, BilbaoArtek emakume zinemagileei eskainiko die bere zine programazioaren zati bat

(Bilbon, 2021eko apirilaren 9an). BilbaoArte Fundazioak  “Pioneras / Pionnières / Aitzindariak” izeneko film zikloa estreinatuko du apirilaren 13tik maiatzaren 20ra, Bilboko Institut Françaisen lankidetzari esker. Zazpi filmeko ziklo hau BilbaoArteko Art House Zinema aretoan proiektatuko da, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin, emakumeek zuzendutako zine frantsesaren hastapenetan zeharreko ibilbide gisa.

Zikloaren azken egunean (maiatzak 20), gainera, Callisto McNulty zuzendari frantziarra izango da BilbaoArten, “Delphine et Carole” (2018) filma aurkeztuko duena. Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik telefonoz erreserbatuta (Tel.: 944155097) proiekzioaren egun berean. Pertsonai bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da.

Film bakoitzeko bi emanaldi egingo dira: apirilak 13 eta 15, 19:00: Alice Guy: 13 courts métrages, Alice Guy (50’) + La Souriante Madame Beudet, Germaine Dulac (42’); apirilak 20 eta 22, 19:00: Pour Don Carlos, Musidora & Jacques Lasseyne (90’); apirilak 27 eta 29, 19:00: Le Roi des Aulnes, Marie-Louise Iribe (70’); maiatzak 4 eta 6, 19:00: Paris 1900, Nicole Vedrès (82’); maiatzak 11 eta 13, 19:00: Cléo de 5 à 7, Agnès Varda (90’); maiatzak 18 eta 20, 19:00: Delphine et Carole, Callisto McNulty (70’).

Zikloko filmei eta zuzendariei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webgunea: https://bilbaoarte.org/jarduerak/ciclo-de-cine-pioneras-en-colaboracion-con-institut-francais/?lang=eu

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.